XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxean ogi bat bakarrik zegoen baina Enekok bihotz handi bat zuen lez, erditik ebaki zuen eta erromesari eman zion.

Honek eskerrak eman ta gero umeari esan zion: - Zure sentimenduak onak dira, semetxua.

Horregatik gauza bi emango dizkizut oilo bat eta konseilu bat.

Eta bere zorro zaharretik oilo bat ateraz, Enekori eman zion.

Honek oso pozik hartu zuen oiloa eta esan zuen: - Mila esker jauna! Eta zein da konseilu hori? -Ez zaitez irritsaren (3)Irris Ambición esklabu izan eta zurekin pakean bizi zaitez - esan zuen zaharrak.

Eta hitz hauekin agur egin zuen.